Berdintasunaren aldeko eguneroko lana
Miguel Indurain Fundazioaren ustez, Martxoak 8 ospatu eta lan egin beharra dago. Emakumeen eta gizonen arteko Berdintasunaren aldeko aurrera pausoak ematen ari garen arren, oraindik lan handia dugu gailurreraino edo helbururaino iritsi arte. Horregatik sortu genuen Kirola eta Emakumea ibilbidea.
Testuinguru honetan DEPORVIDA foroak sortu ditugu Diario de Navarraren laguntzarekin. Hemendik aurrera, kirola bizi-motorra bezalari buruzo topaketak antolatuko ditugu hainbat eragilerengandik ikasteko eta esperientziak partekatzeko. Horregatik, atzoko estreinaldiaren protagonistak 3 txapeldun nafar ziren: Nerea Pena eskubaloiko jokalaria, Maitane Melero atleta eta Aintzane Gorria borrokalaria. Nazioarteko esperientzia eta Berdintasunari buruzko bizipen esanguratsuak dituzten emakumeak, María Vallejo kazetaria, moderatzailearen laguntzarekin egiaztatu genuen bezala. Txapeldun hauek entzun ondoren, gaur Berdintasunaren aldeko bidea berreskuratu dugu ilusio handiz. MILA ESKER GUZTIEI!
https://www.youtube.com/watch?v=A8QLB7IXfHs
Erantsitako dokumentuan, Diario de Navarran argitaratutako albistea irakurri ahalko duzu