Berdintasunaren aldeko pilotakada historikoak

16 de uztaila de 2018
Berdintasunaren aldeko pilotakada historikoak

Emakumezko Eskuz Pilotako San Fermin I. Txapelketa historikoa izan da. Alde batetik, gure neska pilotariek bere torneo propioa izan dutelako Sanferminetan lehendabiziko aldiz. Bestetik, uztailak 14 Labriten bizi genuena betirako gogoratuko delako.

 

Kantxa zonaldea bete zen baita lehenengo solairuko erdia ere. Guztira 700 pertsona inguruk gozatu zuten gure nesken mailaz. Emaitzak honako hauek izan ziren:

 

3. eta 4. postuetarako:

ALDAREGIA-TOLOSA 8

BERGARA-ELIZALDE 18

 

Final Nagusia:

ARRIZABALAGA-R. DE LARRAMENDI 22

LARRARTE-ITURAIN 12

 

ARGAZKI GALERIA

ETBREN EMANKIZUNA

 

Emaitzak ere historiara pasatuko diren arren, guztiok berdintasunaren aldeko pilotakada historiko indartsuak eman ditugula azpimarratu behar da. Zorionak guztiei zuek neska txapeldunak benetako txapeldunak zaretelako! eta mila esker emandako espektakuluarengatik!

 

Modu berean, lerro hauen bitartez Miguel Indurain Fundazioak eskerrak eman nahi dizkie bere babeslei haien laguntzari esker honako motako proiektuak aurrera ateratzen ari direlako. Esker aunitz!

Partekatu