Hastear da Taldekako Espainiako Gimnastika Erritmiko Txapelketa
Nafarroa Arena gimnastika erritmikoaz blai egonen da ostegun honetatik, hilak 13, lehiatuko den ‘Divina Pastora’ Taldekako Espainiako Gimnastika Erritmiko Txapelketari esker. 15 federazioko 104 klubek bisitatuko dute Nafarroa, eta tapizaren gainean arituko direnen artean, 5 klub nafar izango dira. Guztira, 1300 kirolari bilduko dira (gimnastak, delegatuak, teknikariak eta epaileak kontuan izanda). Haiekin batera arituko dira Nafarroako Gimnastika Federazioko eta Asvonako 150 pertsona antolakuntzan.
Gimnastek 6 kategoriatan lehiakatuko dute: Benjamin, Kimu, Haur, Junior, Senior eta Lehenengo kategoria.
Gauzak horrela, Estatu mailako lehenengo kirol ekitaldi nagusia izango da Nafarroa Arenan, non gimnastikako eta beste kiroletako ekitaldiak antola ditzakela erakusteko nahian daude. Espero da Iruñeak eta eskualdeak 6000 egonaldi eta 1,22 milioi euroko inpaktua izatea.
Jesus Carballo Espainiako Gimnastika Errege Federazioko presidenteak, Josu Ros Nafarroako Gimnastika Federazioko presidenteak, Ana Herrrera Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak eta Moncho Urdiain Nafarroa Arenako zuzendariak parte hartu dute gaur paibilioiko pista nagusian izandako aurkezpenean. Nafarroako Gimnastikako maskota Pandi-k lagundu die.
Espainiako Gimnastika Errege Federazioak eta Nafarroa Arena taldeko NICDO-k txapelketa sustatu dute Nafarroako Gimnastika Federazioaren laguntzarekin. Modu berean, Miguel Indurain Fundazioak eta Nafarroako Gobernuko Turismo sailak lehiaketa babesten dute. Modu honetan, instituzioen eta bertako enpresen laguntzari esker, Nafarroak eta Iruñak gimnastak eta haien familiak jaso ahalko dituzte.