Poztasun handia Aneto Programako emaitzak ikusita

12 de azaroa de 2020
Mugaz gaindiko proiektu batek Nafarroako eta Frantziako ikasleen gizentasuna prebenitu eta egoera fisikoa hobetzen du. Aneto izenekoa, azken bi urteetan 6 eta 7 urteko mila ikasle baino gehiagotan esku hartu du.

https://www.youtube.com/watch?v=OSdmkXHPsnY

 

Nafarroako Kirolaren Institutuak eta Miguel Indurain Fundazioak, Frantziako bazkideekin batera, 2018an hasitako ANETO mugaz gaindiko programaren ondorioak aurkeztu dituzte. Nafarroako eta Pirinio Atlantikoetako berrogeita hamar ikastetxetako mila ikaslerekin baino gehiagorekin egindako lanetatik ondorioztatu da proiektu honen garapenarekin "haurren obesitatea saihestu eta ikasleen egoera fisikoa hobetzen dela".

 

Adituen arabera, lortutako emaitzak "zoragarriak" dira eta animatu behar gaituzte sinergia berriak lortzera haur obesitatearen alde lan egiten jarraitzeari begira.

 

Emaitzei buruzko informazio gehiago irakurri ahalko duzu erantsitako prentsa oharrean.

 

Modu berean, jardunaldia zuzenean jarrai dezakezu www.aneto.eu webgunearen bidez.

Partekatu