Aurkezpen-bilera kirol-federazioekin
Atzo Arratsaldez Nafarroako Kirol Institutuak (NKI) aurkezpen bilera bat antolatu zuen Nafarroako kirol federazioekin. Bilera horretan, Miguel Pozueta INDko zuzendari gerenteak Diego Reyero Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntza Zentroko (KAIMZ) zuzendari berria eta Ernesto Modrego Miguel Indurain Fundazioko gerentea aurkeztu zituen.
Diego Reyero joan den urriaren 1ean hasi zen KAIMZ-en. Bilerara bertaratu ziren federazioei Zentroak kirol-agenteentzat eskaintzen dituen zerbitzuak azaltzeko aprobetxatu zuen bilera, eta aipamen labur bat egin zuen kiroleko lesio eta arazo kardiobaskularren prebentzioari buruz, Zentroaren laguntza izan baitezakete horretarako kontrol medikoak eginez eta prestakuntza emanez. Ernesto Modrego, berriz, apirilean sartu zen Fundazioaren gerentzian. Bileran, Fundazioak parte hartzen duen prestakuntza-ildoak azaldu zituen laburki.
Azkenik, biek nabarmendu zuten Nafarroako Kirol Eskolaren (NKE) lana, non bi erakundeak koordinatzen diren Nafarroako kirol eragileei prestakuntza emateko. Gainera, iragarri zuten laster ikasketaburu bat kontratatuko dutela NKE kudeatzeko eta koordinatzeko.
Federazioetako kideek, bestalde, aukera baliatu zuten beren zalantzak eta galderak helarazteko FMIF eta KAIMZ-i, federazioei dagozkien gaiei buruz; batez ere NKE-k federazioekin batera ematen dituen prestakuntza arautuko ikastaroei buruz.