Nafarroako emakumezkoen eskubaloia egituratzeko hitzarmena berritu da
Gaur goizean, Miguel Indurain Fundazioaren (FMIF) Batzorde Betearazleko lehendakariak, Miguel Pozuetak eta Beti-Onak taldeko eskubaloiko presidentea den Marino Oscozek, Nafarroako emakumezkoen eskubaloia egituratzeko hitzarmena berritu dute, eta, horren bidez, Zilarrezko Ohorezko Mailako atarrabiatarrak proiektu honen erreferentzia-taldea izaten jarraitzen du. Nerea Aniz taldeko kapitainak eta Miguel Etxeberria entrenatzaileak ere parte hartu dute ekitaldian.
“Aukera bikaina da Nafarroan gure kirol-ibilbide osoa oinarritik elitera egiteko oportunitatea izatea. Hala, txikienek erreferenteak dituzte goialdean eta motibatzen dira eskubaloian jolasten jarraitzeko eta erreferentziazko talde bateko kide izatera iristeko”, azaldu du Nerea Anizek.
www.youtube.com/watch?v=59LYpIxG2pw
Ekimena FMIFek abian jarritako ‘Kirolaren gailurrera’ ibilbideetako baten barruan kokatzen da, hain zuzen ere, ‘Kirola eta Emakumea’ ibilbidean, kirolean berdintasun eraginkor eta erreala bilatzea helburu duena.
HITZARMENA
Fundazioak, Nafarroako Eskubaloi Federazioak eta gure Erkidegoan atxikitako klubek, besteak beste, helburu hauek jarri dituzte abian 2018tik:
- Entitate sinatzaileen arteko lankidetza esparrua ezartzea, Nafarroako emakumeen eskubaloia egituratzeko junior eta senior kategorietan.
- Beti-Onak KE-ri euskarria ematea. Zilarrezko Ohorezko Maila, proiektu honetako talde erreferente gisa, Nafarroako jokalari kopuru handiarekin lehiatu ahal izateko Espainiako goreneko kategorietan.
Helburu horiek lortzeko, hainbat ekintza jarri dira martxan, hala nola, kirol-maila hobetzeko plantillak indartzea, prestakuntza teknikoa sustatzea eta atxikitako taldeen komunikazioa bistaratzea, besteak beste, emakumezkoen eskubaloia zabaltzeko.
Hitzarmen hau zabalik dago Nafarroako klub berriei atxikitzeko, eta 2021eko abendura arte egongo da indarrean. Alderdiek hala erabakiz gero, hurrengo denboraldietan luzatu ahal izango da, eta Jarraipen Batzordeak kudeatuko du, berritu, aldatu edo deuseztatzeko, bidezkoa bada. Atal ekonomikoan, aurtengo hasierako aurrekontua 15 mila eurokoa da, Miguel Induráin Fundazioak emandakoa.
“Proiektu bizia da, eta atxikitako klub eta eragileen eguneroko ekarpenei irekita dago. Parte hartzen duten eragile guztien eguneroko ahalegina eta Espainiako emakumezkoen eskubaloiko elitean berriro talde bat edukitzeko egiten duen lana bezain garrantzitsuak dira”, zioen Miguel Pozuetak.
Laburbilduz, hitzarmenaren helburua da Nafarroako emakumeen eskubaloia egituratzea, Nafarroako neskek eta gazteek Foru Komunitatean kirol ibilbide osoa egin ahal izan dezaten, prestakuntza onenarekin, baldintza egokietan eta teknikari onenen laguntzarekin.