Fundazioak emaitzengatik emandako beken hitzarmena berritu du Nafarroako Pilota Federazioarekin

05 de iraila de 2018
Fundazioak emaitzengatik emandako beken hitzarmena berritu du Nafarroako Pilota Federazioarekin

Miguel Indurain Fundazioko Betearazle Batzordeko presidente Ruben Goñik eta Nafarroako Pilota Federazioko presidente Miguel Angel Pozuetak gure pilotariei emaitzengatik emandako beken hitzarmena berritu dute.  

 

Navarra Arenan izandako sinadura ekitaldi honetan bi entitateek haien poztazuna adierazi dute aurten Pilotako modalitate ezberdinetako 36 pilotariri lagundu ahal izan dietelako. Kirolari hauek bekak jaso dituzte GRAVNI Torneoan, Espainiako Kopan eta Txapelketan eta Munduko Kopan eta Txapelketetan protagonistak izateagatik. Zehazki, aurten Miguel Indurain Fundazioak 10 mila euroko aurrekontua zuzendu dio bertako kirol honi.

 

Modu berean gogorarazi behar da Fundazioen Kirolaren Gailurrerainoko Ibilbideetan Bertako Kirolaren aldekoa dagoela. Bertan, bermatzen da gure jatorriarekiko, Nafarroarekiko eta bere kirolekiko konpromisoa. Sentsu honetan, Nafarroako Gobernuak gure Pilota Bultzatzeko Plana martxan jarri du ere bai. Beste hainbat ekintzaren artean, pilota-eskolak sustatu eta emakume pilotariek lehiatzeko dituzten aukerak bultzatuko ditu.

 

 

 

Partekatu