Esker ona emakume txapeldunei

17 de urtarrila de 2019

Nafarroako Gobernuak Tronu Aretoko ateak ireki zien emakume txapeldunei. Hain zuzen ere, haur kategoriako Nafarroako emakumezko eskubaloi selekzioari Valladoliden urtarrilaren 6an Espainiako Txapeldun izateagatik, gazte kategoriakoari Txapeldunorde izateagatik eta junior kategoriako Alaia Erritmiko Klubari abenduan Nafarroa Arena Pabilioian Espainiako Txapeldun ere izateagatik.

 

Ana Herrerak Kultura, Kirola eta Gazteria Departamenduko kontseilariak oraintsu lortutako garaipenengatik zoriondu eta haien esfortzua eta kirolean emakumeen agerikotasuna areagotzeko ekarpena azpimarratu zituen. Halaber, kirolari gazteen erreferente izatera animatu zituen.

 

Lerro hauen bidez, Miguel Indurain Fundazioak emakume txapeldun guzti hauek zoriondu nahi ditu eta eskerrak ematen dizkie eguneroko esfortzuarengatik.

 

Partekatu