Kirol psikologia zerbitzua berriro martxan
Miguel Indurain Fundazioak sortutako kirol psikologiako zerbitzua martxan dago berriro. Laguntza hau errendimendu handiko kirolariei, teknikariei eta epaileei zuzenduta dago. Modu honetan, eragile hauek tresna bat gehio izango dute haien denboraldiko helburuak lortzeari begira. Zerbitzua berreskuratu da lehiaketa publikoa egin eta gero. "Nafarroako kirol eragileek asko eskatu eta oso ongi baloratu dutenez bultzatu dugu berriro laguntza zabalagoa eskaintzen jarraitzeko kirol eta bizitza mailan", azaldu du Rebeca Esnaolak, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol kontseilaria eta Miguel Indurain Fundazioko Patrunatuko presidentea.
"Balio handia eman diote bai kirolean bai bizitzan laguntzen dielako eta aurten taldekako saioak bultzatuko ditugu uste dugulako esperientzia oso positiboa dela kirolarientzat, teknikarientzat eta guretzat, horrela pertsona gehiagorengana irits gaitezke eta", gehitu du Luis Astrainek, zerbitzuaren esleipendun den psikologoa eta Nafarroako Psikologiako Elkargo Ofizialeko kidea.
ZERBITZUAREN ZEHAZTASUNAK
Luis Astrain Romano eta Aintzane Mariezcurrena Fernández psikologoak izango dira Nafarroako Kirolaren Institutuak urtero argitaratzen duen goi mailako, errendimendu handiko eta hobekuntzako azken zerrendan agertzen diren kirolariak, arbitraje eta teknikari taldeko kideak barne, artatzeaz arduratuko diren profesionalak. Zerbitzu presentziala Iruñeko Larrabide Estadioan dagoen Kirloaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan asteazkenetan eta ostegunetan 17:00etatik 20:00etara eskainiko da eta astean bi orduko jarraipen telematikoa emailez, bideodeien edota telefonoaren bidez egingo da.
Aurreko bi edizioetan zerbitzuaren eskaera handia izan denez, lehentasuna emanen zaio NKIren goi mailako, errendimendu handiko eta hobekuntza programetako kirolari, teknikari eta epaileen katalogazioaren arabera. Eskaerak banakakoak nahiz taldekakoak izan daitezke, eta interesdunek zuzenean edo haien federazioek eta zuzendari teknikoek eskatu ditzakete. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko dute helbide honetara: info@fundacionmiguelindurain.com. Eskaerak egiteko epea apirilaren 12an hasiko da.
https://www.youtube.com/watch?v=1RoThaE090A