Iruña, eskrima nazionalaren hiriburua
Joandako asteburuan, Iruña eskrimaren hiriburua izan zen tiratzaile nazional onenak bildu zirelako Nafarroako Unibertistateko kiroldegian.
Ostiralean, Yulen Pereirak eta Alvaro Ibañezek "Ametsa Olinpikoa" izeneko hitzaldia protagonizatu zuten eta 75 pertsona inguruk erreferente hauek ezagutu ahal zituzten gertutik. Haien hitzetan argi geratu zen esfortzuaren eta lanaren arrakasta, baita kirol erronkak eta bizitzaren erronkak ilusioz hartzearen garrantzia ere. Miguel Indurain Fundazioak topaketa hau babestu zuen.
Larunbatean eta igandean, banakako eta taldekako lehiaketa nazionalak gauzatu ziren eta Alvaro Ibañez txapelduna izan zen finalean Manel Bargues valentziarrari gailendu eta gero.
Lerro hauen bitartez Miguel Indurain Fundazioak eskerrak eman nahi dizkio Nafarroako Eskrima Federazioari eta Nafarroako Unibertsitateari maila handiko ekitaldi hau posiblea egiteagatik.