Harrotasuna
Hiztegiaren arabera, harrotasuna norberaren lorpen, gaitasun edo merezimenduekiko gogobetetasun-sentimendua da. Horixe sentitzen dugu Emakumeen Osasunaren beste denboraldi historiko baten ondoren.
Nafarroan emakumeen futbola egituratzeko gure proiektuko erreferentziako taldea igoeraren ametsa betetzetik gertu geratu da. Baina, zalantzarik gabe, lan arrakastatsua egin da Nafarroako emakumeek kirol-ibilbide osoa izan dezaten, harrobitik eliteraino.
Beraz, harro egoteko modukoa da erakunde osoa zoriontzea gorrien denboraldi arrakastatsuarengatik. Zorionak ekipo! Ametsak darrai, eta zuen ondoan izango gaituzue.