Laguntza berriak federazioen erremdimenduko programentzat

22 de urtarrila de 2021
Laguntza berriak federazioen erremdimenduko programentzat

Nafarroako Kirol Institutuak jakinarazi du urtarrilaren 15eko 1e/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako kirol-federazioei 690.000,00 euroko diru-laguntzak ematea onartu dela, 2020ko irailaren 1etik 2021eko abuztuaren 31ra bitarteko aldian kirol-errendimenduko programak garatzeko. Horrek esan nahi du % 9ko igoera izan dela aurreko aldiarekin alderatuta.

Guztira 38 programa onartu dira (6 Teknifikaziokoak, 22 Hobekuntzakoak eta 10 Hautaketetakoak), Nafarroako Kirol Federazioetako 31ri dagozkienak.

Partekatu