Nafarroa eta Pirinio Atlantikoak elkarlanean ANETO haur obesitate prebentziorako programan
Gaur aurkeztu da 6 eta 7 urte arteko gaztei zuzendutako Aneto izeneko programa. Frantziaren eta Nafarroaren mugarteko ekintza honek haur obesitate prebenitzeko lan egiten du. Europar Batasuneko Poctefa izeneko programaren barne dago eta FEDER-ren diru-laguntza du.
Proiektuaren asmoa da ikasleen, haien familien, hezkuntza arloaren eta instituzio publikoen eta pribatuen esfortzuak bateratzea obesitatearen eta gainpisuaren kontra lan egiteko.
Horretarako parte-hartzaileak azterketa medikoak izaten ari dira, haien otorduak kontrolatuko dira, jantokien menuak aztertuko dira, ariketa fisikoko ordu bat gehiago izango dute eta ipuin eta webgune bana sortu da.
Nafarroako Ikastexeak:
• Landa-zonaldea: Remontival (Estella-Lizarra), Ricardo Baroja (Bera), S. Miguel (Doneztebe / Santesteban), Elizondo, S. Donato (Etxarri Aranatz), Atakondoa (Irurtzun), Gotzaina (Irurita), Irain (Lesaka), Baztan Ik., Labiaga (Bera) Ik., Andra Mari Ik. (Etxarri Aranatz) eta Tantirumairu Ik. (Lesaka).
• Iruñea eta Iruñeko eskualdea: Hegoalde Ik., Iturrama, San Jorge, Buztintxuri, Sanduzelai, Atargi, Lorenzo Goicoa eta Patxi Larrainzar.
Informazio gehiago kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan eta eskatu daiteke info@aneto.eu posta elektronikoaren bitartez.