Nafarroa, Espainiako Eskalada Txapelketako eszenatoki Fundazioari esker
Gaur, hilak 10 aurkeztua izan da Espainiako Zailtasun, Abiadura eta Egokitutako Eskalada Txapelketa absolutua. Rocopolisen urriaren 12tik 14ra izango da.
Nafarroak 6 ordezkari izango ditu txapelketa honetan: Muriel Ruiz de Larramendi, Leire Ruiz de Argandoña, Iker Zilbeti, Iker Carrera, Asier Cobos eta Pablo Blanco. Guztira, espero da ehunka parte- hartzaile izatea. Alegia, Estatuko hoberenak.
Ikusgarria izateaz aparte, ekitaldi interesgarria izango da 2020ko Tokyoko Joku Olinpikoetan eskalada kirol olinpikoa izango delako lehendabiziko aldiz.
Sarrera doakoa da eta igandeko finalak izan baino lehen aprobetxatuko da Iñaki Ochoa de Olzari eta mendian galdu ditugun beste nafarrei omenaldiari egiteko.
Egitaraua eta aurkezpenaren prentsa oharra kontsulta daitezke atxikita dauden dokumentuetan