Nafarroak Kirol Merezimenduaren Dominak eman dizkie Foru Komunitatean kirolaren sustapenean nabarmendu diren pertsonei
Nafarroako lehendakari María Chivite Navascués izan da gaur goizean 2023ko Kirol Merezimenduaren Dominak banatzeko ekitaldiaren buru. Sari horien bidez, Foru Gobernuak konpromisoa aitortzen du, eta Foru Komunitatean kirolaren sustapenean nabarmendu diren kirol-ibilbide onenak bereizten ditu, bai banakako kirolarienak, bai teknikarienak edo zuzendarienak.