Emakumeak eta kirola
Programa azaroan eta abenduan Nafarroako hainbat kirolari, teknikari eta epailek emango dituzten eskola-hitzaldietan datza. Haiek lehen pertsonan kirolari bezala izandako esperientziari buruz hitz egingo dute. Proiektu honetako parte-hartzaileak Irati Cuadrado eskiatzailea, Mai Garde futbolaria, Aintzane Gorria borrokalaria, Kakun Mainz futbol entrenatzailea, Maialen Oñate patinatzailea, Amaia Osaba piraguista, Izaskun Osés korrikalaria, Maite Ruiz de Larramendi pilotaria eta Leticia Romero areto futboleko epailea dira.
Aurkezpenean parte hartu dute Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol sailburuak, Begoña Echeverria INDko Kirol Sustapeneko buruak, Ernesto Modrego Miguel Indurain Fundazioko gerenteak eta Amaia Osaba piraguistak.
Aukera aprobetxatu dute INDk eta FMIFek emakumeen artean kirola sustatzeko egindako ekintzen errepasoa egiteko. Hala, Institutuak emakumeen 70 klub eta talderi diru-laguntzak emateko programa bat egiten du, 2021ean 660.000 €-koa izan dena, Emakumea eta Kirola Planerako 100.000 €bideratzen ditu emakume kirolarien ikusgarritasuna hobetzera biderautta, eta emakumeen kirol-probak egitea bultzatzen du, Nafarroako lehen Foru Komunitatea Pilota Torneoa kasu.
Fundazioak, bestalde, aurten beka jaso duten kirolarien artean emakumeen ehuneko handia du bere programa orokorretan, eta berregituratze-plana egiten du Nafarroan erreferenteak diren hiru kirol-talderekin: Beti-Onak eskubaloian, Osasuna futbolean eta Ardoi Construcciones Osés saskibaloian. Gainera, prestakuntza-saioak eta hitzaldiak burutzen ditu, emakumeak protagonista direla.