Kirol material solidarioa Etiopian laguntzeko
Urteak pasa eta gero, Miguel Indurain Fundazioak soberazko kirol materiala bildu du eta erabaki da ematea laguntzeko eta solidarioak izateko asmoz.
Horretarako deialdi bat argitaratu zen. Hain zuzen ere, entitate jasotzaileak ongi erabiltzearen bermeak izan ditzan. Ikusi deialdia eta ebazpena.
Gauzak horrela, Miguel Indurain Fundazioak materiala emango dio "Etiopian Patinatzen - Angel Olaranen Lagunak - Abba Melaku" izeneko elkarteari. Entiate honek Etiopian bertan lan egiten du, hain zuzen ere, Tigray herrialdeko Wukro herrian. Elkarkideen hitzetan "Afrikako toki pobreenetariko bat da eta garapn-bidean dago".
Elkarte honen proiektua ariketa fisikoarekin eta kirol-sustapenarekin lotuta dago. Modu berean, bere helburua da osasunaren ikuspuntutik tokiko herritarren bizitza sustatzea Wukro-ko Atletismo Taldearen bitartez. Modu berean, hezkuntza arloan ere lan egiten dute eta emakumeei laguntzen diete "Agula Etxea"-ren bitartez.