Hirurogei pertsonek parte hartu dute "Indurainen Gailurrak" hitzaldien bigarren saioan

21 de martxoa de 2019
Imanol Ibarrondok protagonizatu du enpresa eta kirol arloetako eragileei zuzendutako hitzaldi hau

Arratsalde honetan Civicanen 60 pertsonak parte hartu dute Indurainen Gailurrak izeneko hitzalden zikloaren bigarren edizioan. Miguel Indurain Fundazioak martxan jarri du ekitaldi hau kirol eta enpresa munduetako esperientziak partkatzeko eta eragile guztiok elkarrengandik ikasteko asmoz.

Hain zuzen ere, ekimen hau Kirolaren Gailurrera izeneko ibilbideen barne dago. Zehazki "Enpresa eta Kirola" ibilbidean. Bere helburuak dira Nafarroa marka sustatzea eta elkarlaneko eszenatokiak zabaltzea.

KIROL ETA ENPRESA BURUZAGITZA

Gaurko Real Sociedadeko coach Imanol Ibarrondok buruzagitzaz solastu du hirurogei pertsonaren aurren eta kirol eta enpresa arloetako eragile ezberdinek gomendio eta esperientzia batzuk jaso ahal izan dituzte haien enpresetan eta taldeetan praktikan jartzeari begira.

Autoritateen artean, honako hauek gerturatu dira: Fundazioko ohorezko presidente Miguel Indurain, NKGI-ko zuzendariorde eta Fundazioko patronatu eta betearazle-batzorde kide den Primitivo Sánchez, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko idazkari nagusi Carlos Fernández, eta Nafarroako Kutxa Fundazioko komunikazio sailako arduradun Fernando Urra.

Lerro hauen bitartez, Miguel Indurain Fundazioak eskerrak eman nahi dizkie bere babesleen taldei eta Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioari emandako laguntza eta babesarengatik. Haiei esker, Fundazioaren aktibitatea aurrera ateratzen da eta honako motako ekitaldien bitartez eragile gehiagoei laguntzen ahal die.

Imanol Ibarrondok egindako haurnarketa batzuk kontsulta ditzakezu erantsitako dokumentuan

 


Partekatu