Gailurretik hurbilago

31 de martxoa de 2021

Kirolaren Gailurrera izeneko ibilbideetan berdintasunaren alde lan egiten dugu hiru egituratze proiektuen bidez. Hain zuzen ere, elkarlanean gaude saskibaloiaren, eskubaloiaren eta zelaiko futbolaren Nafarroako federazioekin eta hitzartutako taldeekin diziplina hauetan, neska nafarrek kirol ibilbide osoa izan dezaten. Hau da, Foru Komunitatean lehia dezaten harrobitik elitera.

Proiektu bakoitzak bere jarraipen-batzorde propioa dauka eta talde erreferenteak indartzeaz gain, harrobiarekin lan egiten da formakuntza eta elkar bizitzeko saioak antolatuz.

Erreferentziazko taldeen emaitzak birpasatzen badugu, hiru taldeek igotzeko aukera izaten jarraitzen dute. Izan ere, Emakumezkoen Osasuna igotzeko fasea jokatzen ari da eta espero da Osés Construcción Ardoi eta Gurpea Beti-Onak laster aritzea.

Zorte on neskak! Eta mila esker erronka hauetan laguntzen duzuen eragile guztiei!

Partekatu