Ametsak ez dira konfinatzen

02 de apirila de 2020

Gure kirolariak haien elkartasuna eta hobetzeko grina begibistan uzten ari dira egun hauetan etxean gelditzen eta entrenatzen.

Erantsitako dokumentuan ikusi ahalko duzu nola moldatzen den pistard nafar Juan Peralta deportenavarro.com webguneak egindako elkarrizketari esker.

Kirolari guztien lehiaketak bertan behera edo atzeratuak geratu dira. Adibidez, Tokyoko Joku Olinpikoak datorren urtean lehiatuko dira eta gure borrokalari Aintzane Gorriari ongi iruditzen zaio atzerapena. Horrela kontatu dio Equal 360-ri.

www.youtube.com/watch?v=z5n9HqTLL_w

Eliteko atletak ere, egokitzen ari dira alarma egoera honetara. Pertigista Adrian Vallesen eta korrikalari Izaskun Oses kasuak dira. Biak saiatzen ari ziren Tokyorako txartelak lortzen lehiaketa guztiak bertan behera geratu direnean. Hala ere, biek positibismoa eta kirol planifikazioa mantentzen dute etxeatik atera gabe.

Ikusten dugun moduan, kirol nafarra egokitzen ari da elkartasun osoa erakutsiz eta ametsak ezin direla atxilotu begibistan utziz. Eutsi gogor! Animo guztiei!

Partekatu