Chivite Lehendakariak Kirol Merezimenduaren Urrezko Domina eman dio Carmen Rubio arkudun tiratzaileari
Nafarroako Gobernuak, gainera, 25 Zilarrezko Domina eta lau Ohorezko Aipamen eman dizkie kirol edo kudeaketa ibilbideagatik nabarmendu direnei
Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakaria izan da gaur arratsaldean 2024ko Kirol Merezimenduaren Dominak banatzeko ekitaldian. Bertan, Carmen Rubio arkulariari Urrezko Domina eman zaio kirolari gisa egindako “ibilbide nabarmen eta bikainagatik” eta Paralinpiar Jokoetan lortutako lorpenengatik.