Euskadiko Aizkora Txapelketako Final Nagusia igande honetan Labriten Fundazioari esker
Igande honetan, hilak 28, 12:00etatik Labriten lehiatuko da Euskadiko Herri Kirol Federazioak, Nafarroako Gobernuak, Miguel Indurain Fundazioak, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Pilota Federazioak adostutako akordioari esker.
1985. urtean txapelketaren formatua aldatu zenetik, ez da Iruñean antolatu. Lehen, hiribildu iruindarrean izan zen 1977 eta 1969 urteetan.
Txapela irabazteko nahian borrokatuko duten sei aizkolariak honako hauek dira:
- Iker Vicente (Nafarroa), nafar bakarra eta gazteena.
- Aitzol Atutxa (Bizkaia), irabazle azken lau aldiz.
- Mikel Larrañaga (Gipuzkoa).
- Joseba Otaegi (Gipuzkoa).
- Eneko Otaño (Gipuzkoa).
- Iker Azurmendi (Gipuzkoa).
SARRERAK SALGAI
-Labriteko lehiatiletan: Gaur, osteguna, 16:00etatik 18:00etara eta igandean 10:00etatik.
-Nafarroako Herri Kirol Federazioko egoitzan (Sunbillan)
BERTAKO KIROLEKIKO KONPROMESUA
Miguel Indurain Fundazioak ekitaldia babesten du eta Nafarroako Herri Kirol Federazioarekin eta Nafarroako Pilota Federazioarekin sinatutako hitzarmenen bitartez bere bertako kirolen aldeko apostua sendotzen du.