Miguel Indurain Fundazioak bertako kirolaren aldeko konpromesua sendotzen du

26 de urria de 2018
FMIF-k eta Nafarroako Herri Kirol Federazioak bi entitateen arteko elkarlaneko hitzarmena sinatu dute errendimendu handiko kirolari nafarrei laguntzeko asmoz

Miguel Indurain Fundazioko Betearazle-Batzordeko presidente Ruben Goñik eta Nafarroako Herri Kirol Federazioko presidente Xabier Urrutiak bi instituzioen arteko hitzarmena adostu eta sinatu dute bertako kirolak sustatzeko asmoz.

 

Hain zuzen ere, akordio honi esker, 2018an lehiaketa internazionaletan, nazionaletan eta lurralde txapelketetan emaitza onenak lortu dituzten kirolariek bekak jasoko dituzte.

 

Guztira, hitzarmen honek 6 mila euroko aurrekontua du, bere helburu espezifikoa da kirolarien hobekuntza teknikoa lortzea, eta "Kirolaren Gailurreraino" izeneko ibilbideen barne dago. Hain zuzen ere, "Bertako Kirola" izeneko ibilbidean. Proiektu honen filosofia da Fundazioak gure jatorriarekiko, Nafarroarekiko eta bere kirolekiko dituen konpromisoak bultzatzea.

 

Informazio gehiago atxikita dagoen dokumentuan

Partekatu