Miguel Indurain Fundazioak SFeko Emakumezko Eskuz Pilota I Txapelketa bultzatu du
6 bikotek parte hartuko dute eta haien artean, 5 pilotari nafar daude Final Nagusia Labriten, uztailaren 14an 11:30ean izango dira
BIKOTE PARTE-HARTZAILEAK
1. Multzoa
MIREN LARRARTE (BIDANIA) – NAROA ITURAIN (IRUÑA)
ANDREA ALDAREGIA (IRUÑA) – MAITE TOLOSA (AMEZKETA)
PATRI ESPINAR (USANSOLO) – OLATZ RUIZ DE LARRAMENDI (EULATE)
2. Multzoa
NAGORE ARAMENDI (AZPEITIA) – AINHOA URIEN (ABADIÑO)
OHIANA ORBEGOZO (AZPEITIA) – NAROA ELIZALDE (ZUBIETA)
MAITE RUIZ DE LARRAMENDI (EULATE) – OLATZ ARRIZABALAGA (GERNIKA)
Finalerdiak Lesakan uztailaren 1ean jokatuko dira. Multzo bakoitzak itzuli bateko ligaxka lehiatuko du eta talde bakoitzeko lehenengo bi sailkatuek uztailak 14ko finala jokatuko dute. Egun berean, bigarren sailkatuek, 3. eta 4. postuetarako finala lehiatuko dute. Txapelketa honen sarrerak doakoak dira.
JAIALDI HISTORIKOA
Pilotariak jokatzeko nahian daude. "Hunkigarria da Sanferminetan pilota jokatzeko aukera izatea. Pilotari gutxik esan ahal dute Labriten Sanferminetan jokatu dutela. Orain guri tokatzen zaigu gure maila erakustea", esan zuen Naroa Iturain pilotari iruindarrak aurkezpenean. Modu berean, Andrea Aldaregiak azpimarratu zuen berdintasunaren aldeko ekitaldi polita izango dela: "Lehendabiziko aldiz, emakumeok eta mutilek jaialdi propioa izango dugu eta guk barruan daukagun guztia emanen dugu".
Emakume Master Cup enpresak ekitaldia sortu du Miguel Indurain Fundazioaren, Iruñeko Udalaren eta Lesakako Udalaren eta Nafarroako Pilota Federaazioaren laguntzarekin.
Ana Herrera Nafarroako Gobernuko Kirol kontseilaria eta Indurain Fundazioko Patronatuko presidentearen hitzetan, uztailak 14koa ospakizun bikoitza izanen da: “Aurten Fundazioak 20 urte bete ditu eta gure helburuen artean, benetako berdintasunaren eta berdintasun eraginkorraren aldeko aurrera pausoak ematea eta gure kirolak babestea daude. Txapelketa historikoa da eta emakumeok eta gizonek horrela gozatu behar dugu". Iruñeko Udalako zinegotzi delegatu Esther Cremaesek ere bere poza adierazi zuen: "Hitzordu historikoa izango da Sanferminetan eta merezi duen bezala ospatu behar dugu". Nafarroako Pilota Federazioaren partez, Miguel Pozueta presidenteak haien harrotasuna azpimarratu zuen: "Ohore bat da. Badakigu gure kirolean berdintasunaren aldeko aurrera pauso gehiago eman behar ditugula, baina guztion laguntzarekin, lortuko dugu".
FINALAK EUSKAL TELEBISTAN
Miguel Indurain Fundazioak ETBrekin sinatutako akordioari esker, uztailaren 15ean finalak ikusi ahalko dira telebista publikoaren lehenengo katearen bitartez. Modu honetan, publiko gehiagok gozatu ahalko du neska hauen mailaz.