Emakumezkoen futbol nafarrarekin bat
Aste honetan, Miguel Indurain Fundazioko Betearazle Batzordeko presidente Miguel Angel Pozuetak eta Emakumezko Osasuna Fundazioko presidente Cesar Muniainek bi entitateen arteko babesle akordioa sinatu dute. Modu honetan, beste neurrietaz gain, Nafarroako Gobernuko entitate honek emakumezko futbol nafarraren aldeko babesa gauzatzen du.
Ekintza hau "Kirolaren Gailurrera" izeneko ibilbideen barne dago. Hain zuzen ere, "Emakumea eta Kirola" izenekoan. Modu honetan, urrian 15 klub bat egin egin ziren Nafarroako Futbol Federazioak eta Miguel Indurain Fundazioak egindako proposamenarekin. Adostutako neurrien artean, Emakumezko Osasuna Fundazioa talde erreferente bihurtu da etorkizunean Estatu mailako elitean lehiatzeko asmoz taldeko jokalarien %50a nafarrak izanda, gutxienez.
Hitzarmen honen iraupena urte batekoa da, luzatua izan daiteke eta Emakumezko Osasuna Fundazioak 15 mila euroko diru-laguntza jasoko du. Talde gorritxoak bere partez, erronka berea egiten du eta hitza ematen du hitzartutako taldeetako teknikariei eta jokalariei formakuntza eskainiko diela eta emakumezko futbola sustatzeko torneoak eta ekitaldi ezberdinak antolatuko dituela (beste konpromisoen artean).
Miguel Indurain Fundazioak eskertu nahi du klub guztiek egindako esfortzua gogorarazten irekita dagoela talde gehiago bat egin dezaten eta hitzarmenak bere jarraipen batzorde propioa duela garatzeko eta hobetzeko.