Miguel Induráin Fundazioak emaitzen araberako bekak eskatzeko epea ireki du
Olinpiar, Paralinpiko, Kirol Egokitu, Euskal Pilota eta Herri Kiroletako programetarako laguntzen aurrekontua %14 igo da aurten, 307.800 euro guztira.
Miguel Induráin Fundazioak plazaratu du Nafarroan goi mailako kirolari zuzendutako beken deialdia.
Horrela, ekainaren 15etik uztailaren 5era, deialdiaren oinarrien arabera beka merezi duten kirolariek beren hautagaitza tramitatu ahalko dute.
Dokumentazio guztia eta jarraitu beharreko prozedura berri honi erantsitako fitxategietan eta web orri honetako dokumentazioaren atalean kontsulta daitezke.
Zalantzarik izanez gero, FMIFekin harremanetan jar zaitezke bide hauen bidez:
E-mail: info@fundacionmiguelindurain.com
Telefonoak: 848 427 868 eta 699 604 388