Kirola eta Emakumea III. Kongresua
Datorren asteartean, hilak 24, Nafarroako Kirolaren Institutuak eta SER Navarrak antolatutako Kirola eta Emakumea Kongresuaren III. edizioaz gozatu ahalko dugu. Ekitaldi honetan adituak diren Equala Iniciativas enpresak eta COLEFNAk ere laguntzen dute.
Edizio honetan, jarduera fisikoan, kirolean, osasunean eta medikuntzan erreferenteak diren emakume batzuek agerian jarriko dituzte egunero gainditu behar dituzten oztopoak, eszenatokiak eta egoera desberdinak. Hain zuzen ere, aurtengo kongresuaren edizioaren titulua honako hau da: Kirolaren garrantzia emakumeen osasunean.
Jardunaldia hasiko da Iruñeko Planetarioan 10:00etan eta hitzaldi guztiak jarraitu ahalko dira streaming-en bidez (laster partekatuko dugu esteka).
Anima zaitez parte hartzera izena emanez ondorengo estekaren bidez: https://a.cstmapp.com/register/901804.
Hitzaldiei eta protagonistei buruzko informazio gehiago aurkituko duzu eranstitako dokumentuan.