Berdintasunaren gailurrerantz

14 de uztaila de 2020

Uztailaren 23an eta 24an Munduko emakume txirrindulari onenak izango ditugu Nafarroako errepideetan. 25 taldek, 7 World Tour kategoriakoak, parte hartuko dute Women Elite Classics lasterketeetan eta ibilbide gogorrak egingo dituzte: "Nik kilometro asko egin dudan arren, ez nituen aldapa horiek ezagutzen! Emozio handikoak izango dira", zion Miguel Indurainek, Fundazio honetako ohorezko presidentea.

Nafarroako Gobernuko Kultur eta Kirol Sailako kontseilaria eta Miguel Indurain Fundazioko patronatuko presidentea den Rebeca Esnaolak aurkezten den aukera azpimarratu zuen: "Proba hauek eliteko emakume txirrindulariak ekartzen dizkigutenez, egunero entrenatzen eta lan egiten duten neska txirrindulariek ilusio handiz biziko dituzte".

Movistar taldeko txirrndulari Sheila Gutierrezek abisatu zuen probek lehia handia izango dutela: "Gogo handia dugu denboraldia berreskuratzeko, errepideetara itzultzeko eta sprint eginez ibiliko gara irteeratik helmugaraino".

Partekatu