Atletismo nafarraren urrezko belaunaldia

28 de ekaina de 2021
Atletismo nafarraren urrezko belaunaldia

Atletismo nafarrak berriro distiratu du Espainiako elite mailan gure ordezkariek 10 domina lortu baitzituzten Getafen izandako Aire Libreko Espainiako Txapelketa Absolutuan.

 

Izen propio asko azpimarratu ahal dira. Adibidez, Sergio Fernandez lesio luze batetik itzuli zen lehiatzera urrezko domina irabaziz eta Joku Olinpikoetarako prest dagoela erakutsiz. June Kintanak beste urrezko domina lortu zuen eta ez dakigu toki nahikorik izango duen etxeko txokoan beste titulu bat kokatzeko. Asier Martinezek sari bikoitza izan zuen: zilarrezko domina eta sailkapena Tokyorako. Soilik Orlando Ortega mito espainiarra azkarragoa izan zen bera baino. Adrian Vallesek, Manu Quijerak eta Grupompleo Pamplona Atleticoko gizonezkoen 4x100 metroko taldeak zilarrezko dominak ekarri zituzten etxera. Nerea Bermejok, Izaskun Turrillasek, Nico Quijerak eta emakumezkoen 4x100 metroko taldeak brontzezko saria sartu zuten maletan. Emaitza hauei esker, Pamplona Atletico Taldea laugarren izan zen taldekako sailkapen orokorrean.

 

Podiumetik gertu geratu direnen emaitzak bezain txalogarriak dira. Batez ere, denboraldirik zailena baita koronabirusengatik. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiegu bai gure bekadun guztiei, bai atletismo nafarraren eragile guztiei erakutsitako hobetzeko grina eta egokitzeko ahalegina.

 

ZORIONAK GUZTIEI!

 

(Irudia: Grupompleo Pamplona Atletico)

Partekatu