Futbol inklusiboa
Gaur goizean "nire gaitasuna kirola ere bada" proiektu inklusiboaren aurkezpena egin da, Nafarroako Futbol Federazioak, Nafarroako Kirolaren Institutuak, Adiskok eta Tasubinsak bultzatuta. Nafarroako hainbat udalen laguntza ere badu, instalazioen zesioagatik, eta Caixabanken babesa.
Proiektuak aukera ematen die desgaitasuna duten 140 kirolariri 12 talde mistotan lehiatzeko areto-futboleko liga batean, hilero partida bat eta bi entrenamenduekin. Aurreko denboraldian egindako esperientzia pilotuaren ondoren, oraingo honetan 2021/22 denboraldia urritik maiatzera egingo da.
Ekitaldian Miguel Pozueta Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari gerentea, Arancha Rubio Caixabankeko Gizarte Ekintzako arduraduna, Jose Antonio Delgado ADISCOren ordezkaria eta Rafa del Amo Nafarroako Futbol Federazioko Presidentea bildu dira. Honako hauek ere parte hartu dute: Idoia Arraiza, Tasubinsako Komunikazio arduraduna; Irune García, Tuterako Udalaren ordezkaria; José Antonio García, Funesko Udalekoa; eta Manolo Romero, Aranguren Ibarreko Udaleko alkatea; eta Fernando Aranguren, Iruñeko Udaleko Kirol zinegotzia.
"Aukera paregabea dugu desgaitasuna duten pertsonek kirola egiteko ondo pasatzen dutein bitartean, dibertituz eta ohitura osasungarriak sustatuz", nabarmendu du Rafa del Amo FNFko Presidenteak.