Pistako txirrindularitzak egindako lanaren arrakasta

28 de iraila de 2020

Pasa den astean Tafallan lehiatutako Pistako Txirrindularitzaren Espainiako Txapelketetan txirrindulari nafarrek emaitza itzelak protagonizatu zituzten. Haien emaitzen atzetik, eragile deseberdinen lana dago eta merezi duen moduan azpimarratu behar da ere bai.

Hain zuzen ere, gure ordezkariek 9 domina (3 urrezko, 4 zilarrezko eta 2 brontzezko domina) irabazi zituzten. Honetaz gain, balio handiko bost 4. postu ere lortu zituzten.

Protagonistak

Elite kategorian:

  • Juan Peralta: Urrezko domina bana taldekako eta banakako modalitateetan eta beste zilarrezko domina bat.
  • Sergio Aliaga: Urrezko domina bat taldekako lehian eta laugarren postu bat banakako modalitatean.

Kadete kategoria:

  • Ibai Azanza: Urrezko eta zilarrezko domina bana banakako lehiaketan.
  • Saioa Organbide: 2 Zilarrezko domina taldekako lasterketetan eta beste pare bat brontzezko domina banakakoetan.
  • Raquel Erdociain: 2 Zilarrezko domina taldekako lasterketetan eta beste bi 4. postu banakako txapelketa.
  • Goretti Sesma: 2 Zilarrezko domina taldekako lasterketetan.
  • Ana Estella: Zilarrezko domina 1 taldekaz eta bi 4. postu banakako lehiaketetan.

Fundazioak babesten ditu

Juan Peralta eta Sergio Aliaga txirrindulariek Miguel Indurain Fundazioaren beka jaso dute 2019an lortutako arrakastengatik. Era berean, Miguel Induráin Fundazioaren laguntza jaso dute kadete kategoriako pistard guztiek, beren entrenamenduetarako, materialerako eta erabiltzen duten instalaziorako euskarri den proiektuaren bidez eta Nafarroako Txirrindularitza Federazioaren laguntzarekin.

 

ZORIONAK GUZTIEI!

Partekatu