Errendimendu handiko eskubaloi nafarraren egituratze-hitzarmena sinatuta
Gaur, hilak 3, Miguel Indurain Fundazioak, Nafarroako Eskubaloi Federazioak eta Beti Onak Kirol Taldeak errendimendu handiko eskubaloi nafarraren egituratze-hitzarmena sinatu dute
Hitzarmena irekita dago klub nafar guztiak batu daitezen
Ekimea Fundazioak martxan dituzten "Kirolaren gailurreraino" izeneko ibilbideetan barne dago. Hain zuzen ere "Kirola eta Emakumea" atalean. Bere helburua da kirolean benetako berdintasuna lortzea.
HITZARMENA (Kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan)
Irekita dago emakumezko talde guztiak batu daitezen eta honako hauek dira zehaztutako helburuak:
• Eskubaloi nafarraren junior eta senior kategoriak egituratzea elkarlanean.
• Beti Onak proiektuko talde erreferente izanda, klub honi laguntzea goreneko kategoria nazionaletan parte har dezan ahalik eta jokalari nafar gehienekin.
Horretarako adostu diren baldintzak eta ekimenak kontsulta daitezke atxikita dagoen dokumentuan. Miguel Indurain Fundazioak 15 mila euroko diru-laguntza jarri du.
ADOSTASUNA
Hitzarmena sinatu baino lehen, eragile guztiek aldizkako bilerak izan dituzte guztien ekarpenak kontuan izaten. Modu berean, azpimarratu behar da hitzarmena irekita dago nafar talde guztiek aztertu eta erabaki dezaten bateratu nahi duten edo ez.