Fundazioak eta Beti Onak Kirol Taldeak bien arteko hitzarmena berritu dute
Gaur, Miguel Indurain Fundazioak eta Beti-Onak Kirol Taldeak bien arteko hitzarmena berritu dute Nafarroan emakumezkoen eskubaloia egituratzeko asmoz.
Betearazle Batzordeko presidente Miguel Pozuetak eta Beti-Onak Kirol Taldeko presidente Marino Oscozek sinatutako akordioaren berritzea martxan jarri zen 2018an "Kirolaren Gailurrera" izeneko programaren barne dagoen Nafarroako emakumezkoen eskubaloia egituratze proiektua garatzeko.
Akordio honen bidez, beste neurrien artean, Ohorezko Mailan dagoen talde atarrabiarra erreferentziazko bihurtu zen etorkizunean Nafarroak talde bat elitean izan dezan.