Bikaintasun nafarra kirolaren Olinpoan

09 de abuztua de 2021

Nafarroak distira egin du berriro Joku Olinpikoetan. Tokion parte hartu duten nafar guztiek (bakoitzak bere arloan eta bere moduan) bikaintasunaren, esfortzuaren eta hobetzeko grinaren baloreak agerian jarri dituzte. 

Gizonezkoen futboleko eta eskubaloiko ordezkariak podiumera iritsi ziren. Jon Moncayolak eta Mikel Merinok zilarrezko domina irabazi zuten finalean Brasilen kontra galdu ondoren. Eskubaloian, Eduardo Gurbindok brontzezkoa lortu zuen Egiptori gailendu eta gero.

Waterpoloan, Alberto Munarrizek ez zuen zorte berdinik izan espainiarrek laugarren posizioan amaitu zutelako Hungariaren aurka galduz. Hala ere, jokalari nafarrak txapelketa bikaina protagonizatu zuen.

Atleta nafarrek ere, historia egin zuten. Sergio Fernandezek denboraldi zaila gainditu zuen Espainiako Txapelduna berriro izendatuz eta Tokion lehenengo txandan lehiatuz, eta Asier Martinezek seigarren posizioa (diploma olinpikoa) lortu zuen bere estreinaldi olinpikoan. Bi atletak Miguel Indurain Fundazioko bekadunak dira.

Emakumezkoen eskubaloian, Nerea Pena final-laurdenetatik gertu geratu zen. Tamalez, Espainiako Selekzioak berdindu zuen Batzorde Olinpiko Errusiarraren aurka eta behar zituzten beste emaitzak, ez ziren gauzatu.

Carlota Cigandak zorte antzekoa izan zuen. Golfista nafarrak 29. posizioan amaitu zuen lehiaketa gogor batean.

Modu berean, bezain txalogarria izan da Nafarroako beste ordezkarien papera: Pablo Carpio anotazio zuzendaria izan zen Beisbol eta Sofbolean, Itziar Galarragak lan egin zuen diziplina hauetako anotazio software-n, Paula Remirezek Taekwondoko epaila lanak egin zituen, Jesus Legarreak caddie-renak, Mikel Zabala Mendiko Txirrindularitzako teknikaria izan zen eta Jesús Barcos, Judo delegazio espainiarraren nazioarteko harremanetarako ordezkaria izan zen.

Lerro hauen bidez, Miguel Indurain Fundazioak eskerrak eman eta zoriondu nahi ditu haien esfortzuarengatik. Haien ibilbide eredugarriek gure eguneroko lana bultzatzen dute. Modu berean, haien federazioen, batzordekideen eta teknikarien esfortzua.

Sayonara Tokyo 2020! Bonjour París 2024!

Partekatu