Ibai eta Gorka Graciarekin elkarrizketa
Datorren asteartean, abuztuaren 19an, 13:00etatik aurrera, Nafarroako eta munduko kiroleko bi erreferente elkarrizketatuko ditugu: Ibai eta Gorka Gracia Garijo anaiak, Sambo Playa txapelketako txapeldunak.
• Gorka Gracia (2003/09/26): Sambo Playa 2025eko munduko txapelduna 58 kg-ko kategorian eta brontzezko domina Junior mailako Munduko Txapelketan.
• Ibai Gracia (1997/05/26): Sambo Playa 2024ko munduko txapelduna 71 kg-tan, brontzezko domina 2022ko Europako txapelketan eta hainbat aldiz Espainiako selekzioko kidea.
Biek eliteko ibilbidea dute kirol zorrotz eta ikusgarri batean, eta kasu bakarra dira Espainian: diziplina berean munduko txapeldun izandako bi anaia.
Ez galdu elkarrizketa esklusibo hau, non kirolaz, esfortzuaz, umoreaz... hitz egingo dugun, eta anaien pasadizoren bat edo beste!