Martxan da Nafarroako Kirol Eskolako Koordinatzaileak eta Irakasleak hautatzeko prozesua
Dagoeneko, Miguel Indurain Fundazioak martxan jarri du bere Nafarroako Kirol Eskolako Koordinatzaileak eta Irakasleak kontratatzeko prozesua.
Hautagaitzak aurkezteko epea bihartik (hilak 28) abenduaren 17ra arte irekita egongo da. FCPLren 95. artikuluaren arabera, eskaintza osatzen duten dokumentuak Nafarroako Lizitazio Elektronikoaren Plataformaren bidez (PLENA https://plataformalicitacion.navarra.es/) bakarrik aurkeztu ahalko dira.
Gauzak horrela, sartu eta eskaintza aurkezteko beharrezkoa da baliozko ziurtagiri digitala izatea.
Erantsitako dokumentuan ikus ditzakezu deialdiaren xehetasunak, edo, bestela, sakatu hemen.