Ametsa darrai

17 de maiatza de 2021
Ametsa darrai

Gurpea Beti-Onak Ohorezko Mailara igotzeko azken fasetik kanpo geratu zen gol bakarrengatik. Nafarroan, emakumezkoen eskubaloia egituratzeko gure proiektuko erreferentziako taldeak irabazi zuen Bolañosen izandako itzulerako partidan, baina ez zen nahikoa izan joaneko partiduko golen diferentziarengatik.

Hala eta guztiz ere, atarrabiatarren denboraldia bikaina izan da. Ligan multzoko txapeldunordeak izan ziren eta igotzeko kanporaketa honetan, indar handiko arerio bat izan zuten aurrean.

Beraz, ametsa darrai eta lerro hauen bidez, Miguel Indurain Fundazioak eskertu nahi die eragile guztiei emakumezkoen eskubaloiaren harrobitik elitera egindako esfortzua.

ZORIONAK ETA MILA ESKER GUZTIEI!

Partekatu