Kirola, Berdintasun eragilea

05 de abendua de 2019

Joandako azaroaren 27an Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak Kirola eta Emakumea II. Biltzarra antolatu zuen Nafarroako SER Irratiarekin batera Larrabide Estadioan dagoen Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan. 

Jardunaldi mamitsua izan zen edukien aldetik adituek Berdintasunaren alde eman diren pausoak birpasatzeaz gain, benetako Berdintasuna lortzeko guztiok elkarrekin eman behar ditugunak ere aldarrikatu batzituzten.

Egitarauak protagonista ezberdinak bildu zituen. Esperientzia handiko kirolariak, elitean hasiberriak diren beste batzuk, arbitroak eta Gorputz Hezkuntzarako Institutu Nazionaleko doktoreak eta irakasleak, besteak beste. 

Ikusitako ekimen eredugarrien artean, gure Fundazioak sustatutako emakumezko saskibaloi, eskubaloi eta futbol nafarra egituratzeko programak aipatuak izan ziren.

Sentsu honetan, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Sailako kontseilari (eta Miguel Indurain Fundazioko Betearazle-Batzordeko Presidentea) Rebeca Esnaolaren hitzetan "lan egiten ari hasi dugun bidea atzera ez egiteko eta aurrera pauso gehiago eman ditzagun"

Jardunaldiko hitzaldi guztiak berrikusi ditzakezu ondorengo estekaren bidez: 

https://www.youtube.com/watch?v=hDnuhhESYdA&feature=youtu.be

 

Partekatu