Bertako kirola atzo, gaur eta beti

02 de azaroa de 2018
Miguel Indurain Fundazioak bere Pilotaren eta Herri Kirolen aldeko apostua sendotzen du.

Nafarroako Gobernuko entitate publiko honek bertako kirolari laguntzen dio “Kirolaren Gailurrera” izeneko programaren bitartez. 2018. urtean bi diziplina hauen federazioekin sinatutako hitzarmenei esker, Herri Kiroletako kirolariek bekak izango dituzte lehendabiziko aldiz, pilotariendako diru-laguntzak mantendu dira eta garrantzi handiko kirol-ekitaldiak antolatu dira Nafarroan. 

 

HITZARMENAK

 

-Nafarroako Pilota Federazioa: 10 mila euroko aurrekontua duen akordio honek 2017an ospa handiko txapelketetan emaitza onak izateagatik distiratu zuten 36 pilotariei lagundu die. Laguntza ekonomikoa eta materialetan jaso dute.

 

-Nafarroako Herri Kirol Federazioa: Aurten sinatu da lehendabiziko aldiz eta 6 mila euroko aurrekontua duen hitzarmen honek 2017ko emaitzen araberako diru-laguntzak emango dizkie diziplina honetako kirolariei.

 

GURE KIROLAK AGERIAN JARTZEN

 

Hitzarmenetaz gain, Miguel Indurain Fundazioak garrantzi handiko kirol ekitaldi pare bat bultzatu du eta telebistatik eman dira. Helburua izan da diziplina hauen erreferenteak agerian jartzea. 

 

Emakume Master Cup - San Fermin I Emakumezko Txapelketako Finala (uztailak 14): 700 pelotazale inguru gerturatu ziren Labritera neska pilotariak akzioan ikusteko. Maite Ruiz de Larramendi nafarrak eta Olatz Arrizabalaga bizkaitarrak txapelak irabazi zituzten.

 

1. Kategoriako Euskadiko Aizkora Txapelketako Finala (urriak 28): Berriro pilotaleku iruindarra bete zen (1.700 pertsona) herri kirolaz gozatzeko. Aitzol Atutxa bizkaitarrak txapela irabazi zuen bosgarren aldiz Iker Vicente nafarra baino 18 segundo azkarrago izanez soilik. Otsagabitarra txapeldunorde izan zen.

 


Partekatu