Emakumezko saskibaloi nafarra bateratzen da
Proiektua "Kirolaren Gailurreraino" izeneko ibilbideen barne dago eta helburu nagusien artean azpimarratu ahal dira ondorengo hauek: Emakumezko saskibaloia egituratzea gure Komunitatean, erreferenteak sortzea eta neska kirolariei kirol-ibilbide osoa eskaintzea Nafarroan.
Joan zen maitzan Miguel Indurain Fundazioak eta Nafarroako Saskibaloi Federazioak hitzarmen honen zehaztasunak aurkeztu zituzten eta azpimarratu zuten irekia dagoela klub gehiago sar daitezen.
Helburuak:
- Elkarlaneko esparrua ezartzea Nafarroako emakumezko saskibaloia egituratzeko junior eta senior kategorietan klub guztien proiektuak sendotuz.
- Emakumezko 2. Mailako Osés Construcción Ardoi talde erreferentea izanez, proiektu honi laguntzea goreneko kategoria nazionalean parte har dezan ahalik eta jokalari nafar gehienekin.
Ekintza nagusiak:
- Plantilak sendotzea kirol maila hobetzeari begira.
- Teknikarien formakuntza bultzatzea.
- Bateratu diren taldeen komuniazioari laguntzea emakumezko saskibaloiak hedapen handiagoa izan dezan
Hitzarmenaren ezaugarriak:
- Jarraipen-Batzorde propioak kudeatzen du.
- Aurtengo hasierako aurrekontua 20 mila eurokoa da. Miguel Indurain Fundazioak 15 mila euro eta Nafarroa Saskibaloi Federazioak 5 mila euro jarri dute.
- Irekita dago klub gehiago sar daitezen.
Hasiera ezinhobea
Guztien esfortzuak emaitza onak erakarri dituzte hasieratik. Bere estreinaldian Emakumezko 2. Mailako Ligan Osés Construcción Ardoi ez du galdu eta liderrak dira Celtarekin batera. Larunbat honetan, hilak 27, 19:45ean A.D. Cortegadaren aurka jokatuko dute Zizur Nagusiko Udal Kiroldegian.