ZER DA KIROLA ZURETZAT? MARRAZKI LEHIAKETA

28 de iraila de 2023
ZER DA KIROLA ZURETZAT? MARRAZKI LEHIAKETA
Nafarroako ikastetxeetako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat

LEHIAKETAREN OINARRIAK

a) Marrazkiaren gaia kirola izango da, “Zer da kirola zuretzat?” galderaren erantzun moduan. DIN-A3 tamainako orri batean egin beharko da. Egileak berak egindakoa izango da, jatorrizkoa eta argitaragabea.

b) Gutun-azal itxi batean ikaslearen izena, adina, zein ikastetxetakoa eta mailatakoa den, eta harremanetarako telefonoa jasoko dira. Ikasle bakoitzeko marrazki bat besterik ez da onartuko.

c) Miguel Indurain Fundazioko Batzorde Exekutiboa epaimahaiaren parte izango da.

d) Marrazkiak zuzenean emango dira edo postaren bidez bidaliko dira FMIF fundazioaren bulegoetara: Kirolaren Etxea, Aizagerria plaza, 1, -1. 31006 Iruña.

e) Lanak aurkezteko epea 2023ko urriaren 1etik 15eko 14:00etarakoa izango da.

f) Epaimahaiaren erabakia urrian zehar emango da ezagutzera.

g) Sariak bi kategoriatan banatuko dira (Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza), eta hiru saridun eta hamar finalista erabakiko dira kategorietako bakoitzean, opari hauekin:

1. postua: 500 euroko txartel bat, kirol-materiala erosteko Deportes Irabia dendan.

2. postua: 250 euroko txartel bat, kirol-materiala erosteko Deportes Irabia dendan.

3. postua: 100 euroko txartel bat, kirol-materiala erosteko Deportes Irabia dendan.

-Hamar finalista kategoria bakoitzean, eta 50 euroko txartel bat bakoitzarentzat, kirol[1]materiala erosteko Deportes Irabia dendan.

h) Irabaztea lortzen duten marrazkiak Iruñeko Planetarioan jarriko dira erakusgai, azaroan.

*Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar marrazkiak Miguel Indurain Fundazioari lagatzea. Marrazki horiek, hain zuzen, karteletan, argitalpenetan, erakusketetan, eskupaperetan eta, oro har, publizitatean erabili ahal izango dira, bai inprimatuan eta bai elektronikoan ere.

Partekatu