Equala Iniciativas- en Komunikatu eta Irabazi ikastaroa badator

05 de urria de 2020
Equala Iniciativas- en Komunikatu eta Irabazi ikastaroa badator

Urriaren amaieran berreskuratuko dugu Equala Iniciativas aholkularitza zerbitzuarekin eskaintzen dugun Komunikatu eta Irabazi ikastaroa. Formakuntza prozesu honen bidez, 12 eragilek haien emakumezko kirola edota emakume kirolariaren proiektuaren komunikazioa landu eta hobetu egingo dute.

Hain zuzen ere, 25 orduko(gutxi gorabehera) ikastaroa izanen da eta formakuntzarekin batera, proiektu bakoitzaren komunikazioa aztertuko da hobetzeari eta jarraipena egiteari begira.

Proiektu hau, gure Kirolaren Gailurrerainoko ibilbideen barne dago. Hain zuzen ere, Emakumea eta Kirola izeneko ibilbidean. Plazak mugatuak direnez, gure emakumezko saskibaloi, eskubaloi eta zelaiko futbola egituratze-proiektuetako talde erreferenteek eta hitzartutako taldeek lehentasuna izango dute.

Erantsitako dokumentuan programa eta edukiak ikusi ahalko dituzu eta inskripzioa egin edo informazio gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri ondorengo posta elektronikoaren bidez: info@fundacionmiguelindurain.com.

ANIMA ZAITEZ PARTE HARTZERA!

Partekatu