Hobeto komunikatzen ikasten

29 de urria de 2021

Ostegun honetan amaitutzat eman ditugu IRABAZI KOMUNIKAZIOAN! Prestakuntza-pilulak.

Hilabete honetan zehar, Miguel Indurain Fundazioak antolatutako saio horietara bertaratu dira kirol federazio eta klubetako kideak, komunikazioari buruzko ezagutzak eguneratzera.

Horrela, partaideek aukera izan dute, alde batetik, hainbat tresna erabiltzen ikasteko argazkigintzarekin, bideografiarekin eta karteleriarekin lotuta; eta bestetik, haien komunikazio-estrategia hobetzeko baliabideak eskaini zaizkie inklusioa barneratuz, sare sozialen erabilera azalduz eta komunikabideekiko harremana nola hobetu landuz.


Fundazioak eta Equala ekimenak antolatutako saio horiek kirol-eragileei beren presentziari eta irudi publikoari buruz hausnartzen lagundu diete, bai eta komunikazioari buruzko oinarrizko nozioak ikasten ere, denbora laburrean beren proiekzioa hobetu ahal izateko.

Partekatu