Psikologia zerbitzua zabaldu dugu
Dagoeneko, Miguel Indurain Fundazioak eta Nafarroako Psikologia Elkargo Ofizialak haien arteko hitzarmena berritu dute nafar kirolariei eskaintzen zaien zerbitzua zabaltzeko nahian.
Hain zuzen ere, sinatutako akordioari esker, zerbitzua %33a zabalduko da. Gauzak horrela, laguntza hau eskainiko da asteazken eta ostegunetan KAIMZ-n (Larrabide Estadioan) 17:00etatik 20:00etara. Bai banakako kirolariek bai taldeek eskatu ahalko dute zerbitzua.