2020ko Kirol Merezimenduaren dominak emateko ekitaldia
Aurreko urtean ezin izan zen ekitaldia ospatu Covid-19-aren pandemiagatik
Pasa den asteazkenean ospatu zen Kirol Merezimenduaren Ohorezko Aipamenak eta dominak banatzeko ekitaldia. Hogeita bost urte baino gehiagoz kirola sustatzen egindako lanengatik jaso dituzte saridunek dominak. Horrela, 22 sarituk jaso zituzten dominak nafarroako kirolan egindako ibilbideagatik, eta bi aipamen berezi egin ziren: Alaitz Mendizale Elkarteari eta Ledeako Aurrera Kirol Klubari.
Maria Chivite Lehendakariak burutu zuen ekitaldia. Bere diskurtsoan kiroak osasunean duen garrantzia azpimarratu zuen, eta haur eta gazteei balio horiek transmititzea funtsezkoa dela goraipatu zuen.