FMIF-ko Kudeatzailea kontratatzeko deialdia zabalik
Ostegun honetan Miguel Indurain Fundazioaren Patronatuak onetsi du Nafarroako Gobernuaren menpeko erakunde publiko horretako gerentziako arduradun bat kontratatzeko hautapen prozesuaren deialdia irekitzea.
Eginkizun hauek izango ditu, besteak beste: fundazioaren eguneroko kudeaketa, erakunde publiko eta pribatuen arteko lotura izatea, abian jarritako proiektu desberdinak garatzea eta inplementatu beharreko beste batzuk garatzea, baliabideak lortzen laguntzea.
Deialdia argitaratu ondoren, 20 egun naturaleko prozesua hasiko da, urriaren 15etik azaroaren 3ra,hautagaiak aurkezteko. Horrela, entitateak bere egitura indartu, bere lana sendotu eta jarduketa eremuak zabaldu nahi ditu, Nafarroako kiroleko eragileen behar berriei erantzunez.
Zehaztasun gehiago erantsitako prentsa oharran eta deialdiaren oinarrietan.