Irekita 2020ko Gazte Talentuen Programaren deialdia
Dagoeneko, Miguel Indurain Fundazioak ireki du 2020ko Gazte Talentuen Programaren deialdia. Maiatzaren 11ko 18/2020 Foru Aginduak zehaztutako oinarriak betetzen dituzten kirolariek eskatu ahalo dute laguntza hau bihar, hilaren 19tik, uztailaren 8ra.
2004an, 2005ean edo 2006an jaiotako kirolariek parte har dezakete, baldin eta azken bi urteetan nazioarteko lehiaketa ofizialetan parte hartu badute eta/edo 2019an lehiaketa nazionalean lehen bost sailkatutakoen artean emaitzak lortu badituzte. Hala, 40 etorkizun oparoko kirolariek, gehienez ere, indartu egingo dute 2020an zehar izango duten kirol-ibilbidea, hainbat arlotan oinarrituta: ikasketetan laguntzea eta prestakuntza akademikoa, orientazio medikoa eta nutrizionala, besteak beste. Hain zuzen ere, hautatuek 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 14ra bitarte lortutako fakturak aurkeztu ahal izango dituzte, arestian aipatutako kontzeptuei buruzkoak, esleitzen zaien zenbatekoaren gehieneko balio osoarekin. Programak 20.000 euroko aurrekontua du guztira, programan onartutako kide guztien artean banatzeko.
Miguel Induráin Fundazioaren laguntza honen helburua da kirolari nafarrei bizitzako hainbat arlotan laguntzea, errendimendu handiko kirol-ibilbidearekin jarraitu ahal izan dezaten kirolaren gailurreraino iritsi arte, beste bizi-alderdi batzuk alde batera utzi gabe.
ESKATZEKO PROZEDURA
Deialdiaren xehetasunak dagoeneko argitaratuta daude Miguel Induráin Fundazioaren web orrian.
Irakurri eta deskargatu dokumentazioa
Eskaerak aurrez aurre (erregistro irekietan), telematikoki edo posta bidez aurkezten ahalko dira.