22 talde bateratuta emakumezko saskibaloiaren eta eskubaloiaren alde
Miguel Indurain Fundazioak 22 taldeak bildu zituen joan zen ostiralean Cordovillako Intersport Irabiaren instalazioetan. Dakizunez, 2017/2018ko denboraldi honetan Nafarroako Gobernuaren entitate honek emakumezko eskubaloi eta saskibaloi nafarra bultzatzeko hitzarmenak sustatu ditu.
Hitzartutako 22 taldeek parte hartu zuten ekitaldia honetan eta Intersport Irabiak bere laguntza eskaini die kirol materialerako deskontuak eskainiz.
Lerro hauen bidez, Miguel Indurain Fundazioak eskerrak eman nahi dizkio bere babesleen talde osoari eguneroko lana aurrera ateratzen laguntzeagatik. Argi dago kirola eta enpresa taldekide ezin hobeak direla.
Informazio gehiago erantsitako prentsa oharran